2016/09/30

Zure izena, gure izana. IZAN (H)ILBELTZA

Ez gara batere orijinalak eta ezker-eskuin hasi gara gure astea antolatzeko sosa eske. Gurea ez da Crowfunding bat, konfundina gehienez.

(H)ilbeltza antolatu dugun bi urteetan, muxu-truk aritu dira parte hartu dutenak eta aitzin segitzeko asmoa dugunez, fundamentu egin eta sortzaileei dagokien sosa emateko modua bilatu nahi izan dugu.

Gure helburua da urtero sosa eskatu behar ez izatea eta heldu den urtetik aitzin laguntza deialdietan parte hartuz behar duguna lortzea. Baina badakizue nolakoak diren gauza hauek: abiatzeko sosa da behar duguna.

Horregatik kanpaina hau sortu dugu: ZURE IZENA GURE IZANA. IZAN (H)ILBELTZA

Aurten aterako dugun kartelean zure izena agertzeko aukera eskaini nahi dizugu. Aurtengoa izanen da bakarra, ez galdu!  Zuk jarriko duzu prezioa, zure ahalmen, nahi eta borondatearen araberakoa. Holakoak gara, eskuzabalak! Aholkatzen dizugu 2000 € baino gehiago ez sartzea, Amaia Ezpeldoiekin arazoak izan nahi ez badituzu soirik.

Beraz, kontu korronte hontan zuk nahi duzun sosa sartuz gero, zure izena ageriko da 2017ko (H)ilbeltzeko kartelean: IBAN : 87 3008 0043 12 3398382022. Kontzeptuetan paratu beharko duzu agertzea nahi duzun izena. 

Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean akituko dugu sos bilketa eta gure helburua 5000€ lortzea da, jaialdi duin bat egiteko aski. Lortuko ote dugu? 

(H)ilbeltzean berean edo ondotik aukera izanen duzu ale bat eskuratzeko, hala nahi baduzu.

Denen artean eginen dugu (H)ilbeltza, denak izanen gara (H)ilbeltza. Izan nahi duzu?